XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA. ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK. Azpeitiko hiri antolamenduko arauen elementu aldaketa, Antzibarrena alderdiari buruzkoa

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA

Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia

HIE 70 Antzibarrena eremuari dagokion Azpeitiko Hiri Antolaketako Arauen Elementuak Aldatzeko.

Diputatuen Kontseiluak 1995eko maiatzaren 30eko batzarraldian, Erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:

Udal tramite egokia egin ondoren, behin-betiko onarpenerako aurkeztu da HIE 70 Antzibarrena eremuari dagokion Azpeitiko Hiri Antolaketako Arauen Elementuak Aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatuta.

Aldaketa honen xedea da antolatutako eremuaren mugaketa birregokitzea, ekialdean espazio irekietarako izango den lurzorua zabaldu asmoz lursail batzuk sartuz, eta Ibai-Eder ibaiaren gainean zubi berri bat aurrikustea eta hasiera batean Urrakiko errepidearekin lotzeko emandako konponbidea aldatzea.

Udal fasean, 1994ko martxoaren 3ko batzarraldian hasierako onarpena eman ondoren, proiektua jendaurrean egon zen denboran ez zen inolako alegaziorik aurkeztu, beraz, 1994ko ekainaren 2ko batzarraldian behin-behineko onarpena emateko erabakia hartu zen, azkenik espedientea Foru Aldundi honetara igorri zelarik behin-betiko onarpenerako.

Antolaketako Erregelamenduak 125 artikuluan aurrikusitako tramitea ez zela bete eta dokumentuaren jendaurreko erakusketaren egiaztagiririk ez zegoela ikusi genuenez, Udalari jakinarazi genion, eta espedientearen tramitazioa geldituta egon zen, aipaturiko dokumentazioa aurkeztu zenetik aurrera berriz ere ebazpena emateko epea hasi zelarik.

Euskadiko Lurralde Antolaketa Batzordeko Gipuzkoako Hirigintza Planeamenduko Sekzioak, otsailaren 13an izandako 1/1995 batzarraldian, espedienteari inolako eragozpenik ez jartzea erabaki zuen, martxoaren 5eko 44/1985 Dekretuak, Autonomi Elkarte osorako erakundeetatik Gipuzkoako Herrialde Historikora hirigintzako zerbitzuak eskualdatzekoak, eranskinean aipaturikoaren arabera betebeharrekoak diren alderdietatik begiratuta.

Era berean, Foru Aldundiko Garraio eta Bide Azpiegitura Departamentuak espedienteari buruzko txostena egin du, biraguneei eta obra batzuen kostuen kargua hartzeari buruzko ohar batzuk egin ditu, erabaki honen zati xedatzailean zehaztuko direnak.

Aurkeztutako proiektua aztertu ondoren, lortu nahi diren helburuekin bat datorrela uste dugu eta tramitazioan aplikagarri den hirigintzako legerian aurrikusitako ihardunbide arauak bete dira, hala ere, beharrezkoa da zehaztasun batzuk egitea behin-betiko onartzeko.

Hasteko, dokumentuan jasotzen den eremuaren mugaketak ez du bermatzen Atxubiagako zubiaren exekuzio osoa, horretarako Ibai-Eder ibaiaren beste ertzeko lursail batzuk sartu behar direlarik.

Bestalde, Urrakiko Errepidearekin lotzeko emandako konponbide berriak Zonaketa Orokorra aldatzea eskatzen du, Hiriarteko Errepideen Sistema Orokorrean sartu behar baitira bidegurutze berria behar bezala egiteko behar diren lursailak.

Azkenik, Memorian kontraesana dago proposaturiko aldaketak industri lursailen azaleratan duen eraginari dagokionean, eta erabaki honen zati xedatzailean zuzentzen da.

Adierazitako guztia kontuan hartuz, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarria den legeria ikusirik, Hirigintza eta Arkitekturako foru diputatuaren proposamenez eta aldez aurretik eztabaidatu ondoren, ERABAKI DU

Behin-betiko onartzea HIE 70 Antzibarrena eremuari dagokion Azpeitiko Hiri Antolaketako Arauen Elementuak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatu eta tramitatutakoa, ondorengo baldintzekin:

a) Atxubiagako zubi berriaren eta GI-2635 errepidearen arteko bidegurutzean ez dira ezkerrerako biraketak onartuko.

b) Garraio eta Bide Azpiegitura Departamentuak adierazitakoaren arabera, Departamentu honek ez ditu bere aurrekontuaren kargura hartuko eremuaren mugaketatik kanpo gelditzen diren eremura sartzeko egin beharreko zubi eta, sartzeko eta itxaroteko karrilen kostuak.

c) Antolatutako eremuaren mugaketaren barruan sartu beharko dira Atxubiagako zubia egiteko behar diren Ibai-Eder ibaiaren beste ertzeko lursailak.

d) Zonaketa Orokorra aldatu beharko da, Hiriarteko Errepideen E-I.a/70 Sistema Orokorrean Urrakiko errepidearen bidegurutze berria egiteko beharrezkoak diren lursailak sartuz.

e) Memoriaren II zatian hurrengo paragrafoa kentzen da: Ello, sin aumentar las parcelas industriales señaladas en las fichas gráficas de las Normas Particulares para el Area de Intervención Urbanística vigentes

Erabaki honetan adierazitakoaren arabera zuzendutako dokumentazioa hilabeteko epean Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da dagozkion eginbideak egiteko.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du.

Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.

Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.

Donostia, 1999ko abenduaren 2a. Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.

70 H.E.A. HIRIGINTZAKO ESKUHARTZE ALDERDIRAKO ARAU BEREZIAK TESTU ALDATUA

70 H.E.A. Antzi-Barrena (Landeta).

Azalera: 128.547,00 m?

1. HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA

1. Kalifikazio Orokorra.

B-I.A/70 Zona: Industia txikia etxaditan (Amankomuna).

Zonaren azalera: 116.947,00 m?.

Eraikuntzarako baldintza bereziak:

A. b-I Lurzatiak:

Lurzatiaren probetxamendua: 58.473,00 m? Lurzatiaren indizea: %50

Lurzatian okupa daitekeena: Alorreko Planak ezarriko du.

Lurzatiaren eraikigarritasuna: 1,5 m? Eraikuntzaren gehieneko altuera: 9,50 m.

Eraikuntzaren gehieneko profila: S/BO/Oin 1 goian.

B. c-II.a Lurzatiak:

Lurzatiaren probetxamendua gehienez/gutxienez: 3.357 m?

Lurzatiaren indizea, gehienez/gutxienez: %3/%1.

Lurzatiaren eraikigarritasuna: 1,2 m?

C. Erabilerarako baldintza bereziak: Ez dira ezarri.

Sistema orokorra: E-I.a/70 Hiriarteko Errepideak.

Zonaren azalera: 3.600,00 m?.

Sistema orokorra: E-I/70 Ibaibideak.

- Zonaren azalera: 8.000,00 m?.

2. Garatzeko eta gauzatzeko Erregimen Juridikoa.

- Lurraren sailkapena: Lur Hiritargarria.

- Hirigintzan esku hartzeko Erregimena S. Alorra (Alorreko Plana idatzi behar da derrigorrez).

1. Antolamenduaren irizpideak eta helburuak.

- Industri lurraren merkatu lokala arautzeko sistema gisa, industriarako lur erreserba sortzea, azaleraz nahikoa zabala izango den erreserba, Arauak garatzen diren bitartean, lurra moduzko prezioan eskaini ahal izango den moduan.

- Lehendik dauden industriak finkatzea eta etorkizunean proposatuko den antolamenduaren barruan integratzea.

- Ibai-Ederren eskuinaldea babesteko tratamenturen bat martxan jartzea, inpaktu zein gasturik txikiena sortuko duen era bilatuz.

- Industrialdeen Ingurabide bat sortzea, Zapatari baserriaren eta 69. H.E.A Orendaundi alderdiaren arteko zatian Ibai-Ederreko zubia ere barruan sartuta

- Bideen eta eraikuntzen trazaera, 69. H.E.A Orendaundi alderdian aurreikusita dagoenarekin koordinatzea.

2. Antolamendu xehekatuaren oinarrizko xedapenak.

Antolamendu Xehekatua izeneko 3 zk.dun planoak izaera adierazgarria baino ez du; beraz, 70. H.E.A alderdiaren antolamendu xehekatuaren arauak, tramitatu beharreko Alorreko Planean finkatuko dira.

- Hala ere, Ingurabidearen Trazaera, E-I.a/70.2 Lotespen Orokorra duen xedapen xehatu gisa hartuko da, Urrakiko Errepidearen hasierako bidezatian E.I.a/70.1 egingo den aldaketa puntuala bezalaxe.

3. Hiritartzea eta Azpiegiturak.

- Ibai-Ederren bazterra kanalizatzea eta tratatzea, Zapatari eta Atxubiagako zubien burutzapena ere lan horien barruan sartuz.

- Ingurabideari dagokion zatia gauzatzea.

- Urrakiko errepidearen trazatuan aldaketa zehatz bat egitea.

- B-I.a/70 industrialdea oro har hiritartzea.

5. Hirigintzan jarduteko eta burutzapenerako baldintza juridikoak.

- Alorreko Planak ezarriko du dagokion jarduera sistema eta, halakorik denean, baita antolatutako esparrua poligonotan banatzeko era ere.

- H.J.U. unitatea oso-osorik hartuko duen Hiritartze Proiektua egingo da, 67. eta 69. alderdietako proiektuekin koordinaturik.

- Eraikuntzarako edozein lizentzia eman aurretik, aipatutako proiektu horiek Alorreko Plana, Hiritartze Proiektua, Konpentsaziokoa edo Birzatiketakoa behin betiko onetsita egon beharko dute ezinbestez.